Ferrara[1] (ferˈraːra ahoskatua) 134.967 biztanleko hiri bat da 2009ko erroldaren arabera. Italiako Emilia-Romagna eskualdeko Ferrarako probintziako hiriburua da.
Po di Volanon kokatua, hiriak, bere jatorria XIV. mendean duen hiri egitura bat du, Este leinuak gobernatu zuen garaikoa. Biagio Rosettik eginiko diseinuak Europako lehen hiri modernoa bihurtu zuen, honengatik datorrelarik neurri handi baten 1995ean Gizadiaren Munduko Ondare bezala errekonozitua izana (Ferrarako hirigune historikoa), 1999an Poren deltara luzatua.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search