Filogenia

"Izakien zuhaitz monofiletikoa", Ernst Haeckelen arabera (1866)

Filogenia (grezieratik φυλή, phylon, "klasea", "arraza" eta Γένεσις, genesis, "sorrera", "jaiotza") taxoien historia ebolutiboa da, hau da, izaki bizidun guztiak sailkatzen diren taldeak. Azterketa filogenetikoa horiek berreraikitzeaz arduratzen den gaia da, zuhaitz filogenetiko gisa irudikatzen dena.

Zuhaitz filogenetikoa bidez irudikatzen da, eta hauei esker, nukleotido edo proteinen sekuentzia behatuz eta hauen konbinaketaz, sekuentzia ebolutibo ulergarri bat egin daiteke, zeina eboluzio modelo edo diagrama batekin deskribatu edo adierazten den. Honen bidez, garai batean gertatutako pasarte ebolutiboen berri izateko aukera eskaintzen da eta gainera, sekuentzien bidezko eboluzio-prozesuari buruzko informazio gehiago eskuratu ere, hau da, organismoen arteko erlazio ebolutiboak adierazten dira.

Patroi honen bidez ikus daiteke nola espezie batzuk beste antzinako komuneko espezie batzuen eboluziotik datozen eta horrela, filogenian oinarritzen diren sailkapen-sistemen bidez, hau ere ikustea posible egiten du.

Zuhaitz filogenetiko bat sortzeko, zientifikoek orokorrean, barne-hartzen diren espezie edo taldeen ezaugarri ugari ikertzen eta alderatzen dituzte. Ezaugarri horiek izan daitezke, kanpo morfologia (forma eta itxura), barne-anatomia, izaera, bide biokimikoak, DNA sekuentziak eta proteina sekuentziak eta baita fosilen ezaugarriak ere.

Zuhaitz zehatz eta esanguratsuak sortzeko, biologoek oro har ezaugarri ezberdinak erabiltzen dituzte (informazio inperfektu bat duen zuhaitz akastun bat izateko edozein aukera murriztuko duena). Hala ere, zuhaitz filogenetikoak hipotesi hutsak dira, ez behin betiko erantzunak, eta sortutako informazioa bezain egokiak dira. Ikerketara bideratua dagoen informazio eskuragarri berria argitaratu ahala, zuhaitzak berrikertuak eta eguneratuak izaten dira denborarekin; gaur egungo DNA sekuentziarekin espezie ezberdinen geneak alderatzea errazten du eta frogaketak egitea ere, beraz.

Adarkatze puntu bakoitzean, adarkatutako espezie bakoitzaren aurrekari komuna egongo da. Adibidez, A eta B adarkatzen diren puntuan, A eta B espezieen aurrekari komun gertukoena topatuko litzateke. Adibidean agertzen den zuhaitzeko lehen adarkatzean, A,B,C,D eta E espezieen aurrekari komun gertukoena topatuko litzateke.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search