Filosofia

Pentsalaria, Auguste Rodinen eskultura (1880-82): hausnarketan murgildutako gizonaren betiereko irudikapena.

Filosofia (grezierazko φιλος -filos- eta σοφος -sophos- hitzetatik, "jakintzaren maitasuna") gai orokor eta funtsezkoen azterketa sistematizatua da, hala nola existentziari, arrazoiari, ezagutzari, balioei, adimenari eta hizkuntzari buruzkoak[1][2]. Galdera horiek askotan aztertu edo konpondu beharreko arazo gisa planteatzen dira[3][4]. Iturri batzuen arabera, terminoa Pitagorasek sortu zuen (k.a. 570 - k.a. 495)[5], nahiz eta teoria hau batzuek eztabaidatzen duten[6][7]. Metodo filosofikoek zalantzan jartzea, eztabaida kritikoa, argudio arrazionala eta aurkezpen sistematikoa barne hartzen dituzte[8][9].

Historikoki, filosofiak jakintza guztiak biltzen zituen, eta filosofo deitzen zitzaion hura praktikatzen zuenari. "Filosofia naturala", antzinako Indian eta Antzinako Grezian diziplina bezala hasi zena, astronomia, medikuntza eta fisika barnebiltzen zituen[10][11]. Adibidez, 1687ko Newtonen filosofia naturalaren printzipio matematikoak geroago fisika-liburu gisa sailkatu ziren. XIX. mendean, ikerketa-unibertsitate modernoen hazkundeak filosofia akademikoa eta beste diziplina batzuk profesionalizatzera eta espezializatzera eraman zituen[12][13]. Harrezkero, tradizionalki filosofiaren parte ziren hainbat ikerketa-arlo diziplina akademiko bereizi bihurtu dira, zehazki gizarte-zientziak, hala nola psikologia, soziologia, hizkuntzalaritza eta ekonomia.

Gaur egun, filosofia akademikoaren azpieremu nagusiak hauek dira: metafisika, existentziaren eta errealitatearen funtsezko izaeraz arduratzen dena; epistemologia, ezagutzaren eta sinesmenaren izaera aztertzen duena; etika, balio moralaz arduratzen dena; eta logika, egiazko premisetatik ondorioak ateratzea ahalbidetzen duten inferentzia-arauak aztertzen dituena. Beste azpieremu aipagarri batzuk erlijioaren filosofia, zientziaren filosofia, filosofia politikoa, estetika, hizkuntzaren filosofia eta gogamenaren filosofia dira. Filosofia praktikatzen duen pertsonari filosofo deritzo.

  1. (Ingelesez) «Philosophy | Definition, Systems, Fields, Schools, & Biographies | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  2. «philosophy | Definition of philosophy in English by Oxford Dictionaries» web.archive.org 2019-03-28 (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  3. «Facing Up to the Problem of Consciousness» www.consc.net (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  4. Henderson, Leah. (2018-03-21). The Problem of Induction. (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  5. «Cicero’s Tusculan Disputations, On the Nature of the Gods, On the Commonwealth» www.gutenberg.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  6. Jaeger, Werner. (1958). Aristotle : fundamentals of the history of his development. Oxford : Clarendon Press (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  7. Guthrie, W. K. C.. (1962-1981). A history of Greek philosophy. Cambridge University Press ISBN 0-521-05159-2. PMC 4679552. (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  8. Adler, Mortimer Jerome. (2000). How to think about the great ideas : from the great books of Western civilization. Open Court ISBN 978-0-8126-9693-6. PMC 680284007. (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  9. (Ingelesez) HONDERICH, TED AUTOR. (1995). The Oxford Companion to Philosophy. Oxford University Press ISBN 978-0-19-866132-0. (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  10. Lindberg, David C.. (2007). The beginnings of western science : the European scientific tradition in philosophical, religious, and institutional context, prehistory to A.D. 1450. (2nd ed. argitaraldia) University of Chicago Press ISBN 978-0-226-48205-7. PMC 156874785. (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  11. Phillips, Stephen. (2021). Zalta, Edward N. ed. «Epistemology in Classical Indian Philosophy» The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Metaphysics Research Lab, Stanford University) (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  12. Shapin, Steven. (1996). The scientific revolution. University of Chicago Press ISBN 0-226-75020-5. PMC 34548543. (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  13. (Ingelesez) Briggle, Robert Frodeman and Adam. (2016-01-11). «When Philosophy Lost Its Way» Opinionator (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search