Filosofia garaikide

Filosofia garaikidea XX. mende hasieran sortu zen filosofiaren garaia da, gaur eguneraino irauten duena. Oraindik birizik dauden filosofoen filosofia ere horrela dei egiten da. Arreta ipintzen du logika, etika, hizkuntzaren filosofia, filosofia politikoa eta estetikan, eta baita arlo hauen inguruan izandako eztabaida historikoetan ere.[1]

Filosofia modernoarekin nahasten da askotan, baina filosofia modernoak Pizkunde hasieratik XX. mendera arte doan garaiari egiten dio erreferentzia. Filosofia garaikidea beraz, modernoaren ondorengoa da; hau da, XIX. mendearen amaieratik edo XX. mende hasieratik abiatzen dena.

Tradizio filosofiko garrantzitsuenak mundu anglosaxoieko filosofia analitikoa eta Europa kontinentaleko filosofia kontinentala izan ziren[2]. XX. mendean korronte filosofiko berrien jaiotza ere eman zen, hala nola, positibismo logikoa, fenomenologia, existentzialismoa, postestrukturalismoa edota materialismo filosofikoa.

Garai honetan, filosofo gehienek unibertsitateetatik lan egin zuten, bereziki mendearen bigarren erdialdetik aurrera. Gehien eztabaidatutako gaietako bat hizkuntza eta filosofiaren arteko harremana izan zen, honen ordezkariak Martin Heidegger eta Ludwig Wittgenstein izan zirelarik[3].

  1. (Ingelesez) Grayling, A.C.. (2019). The History of Philosophy. New York: Penguin Press ISBN 9781984878755..
  2. (Ingelesez) «Western philosophy - Contemporary philosophy | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  3. (Gaztelaniaz) Rorty, Richard. (2012). [https://revistas.unc.edu.ar/index.php/NOMBRES/article/view/994 Wittgenstein, Heidegger y la hipostaciaci6n del lenguaje. ].

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search