Fiodor Mikhailovitx Dostoievski[1] (errusieraz: Фёдор Михайлович Достоевский; Mosku, 1821eko azaroaren 11greg./urriaren 30ajul. - San Petersburgo, 1881eko otsailaren 9agreg./urtarrilaren 30ajul.) errusiar idazlea, tsarren garaiko errusierazko literaturaren egilerik handienetakoa. Zenbaitek existentzialismoaren sortzailetzat hartzen dute[2]. Ziur aski, Zapiski iz podpol’ia [3] (Oharrak lurpetik), Brat’ia Karamazovy (Karamazov anaiak) eta Prestuplenie i nakazanie (Krimena eta zigorra) haren lanik ezagunenak dira. Tuberkulosiak jota hil zen.
Mendebaldeko eta literatura unibertsaleko egilerik handienetarikotzat jotzen da. Dostoievskik gizakiaren bihotzaren zoko ilunenetan zegoena kanporatzen asmatu zuen; XIX. mendeko errusiar gizarteak bizitu zuen egoera politiko, sozial eta espiritual konplexuaren baitan, gizakiaren psikologia azaltzeko trebetasun berezia erakutsi zuen. XX. mendeko eleberrigintzan eragin sakona izan zuen.
« | Arkadii Ivanovitx urduritu egin zen, baina haren presazko galdeak erantzunik gabe gelditu ziren. Vasia nabarmenki ahalegintzen zen elkarrizketa oro saihesten eta Arkadiiren hitzekin inolako loturarik eta segidarik ez zuten hasperen eta monosilabo bakan batzuk besterik ez zituen jaregiten. | » |
Bihotz ahula, Josu Lasaren itzulpena. |
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search