Fluoreszentzia

Mineral fluoreszenteek argi ikuskorra emititzen dute argi ultramorearen azpian
Zelula fluoreszentea: endotelioa

Fluoreszentzia luminiszentzia mota partikular bat da, energia erradiazio elektromagnetiko moduan absorbatzeko gaitasuna duten eta gero energia hori uhin-luzera ezberdineko erradiazio elektromagnetiko moduan emititzeko gaitasuna duten sustantziak ezaugarritzen dituena.[1]

Argi moduan emititzen den energia totala absorbatutako energia totala baina txikiagoa da beti eta bien arteko diferentzia hori bero moduan askatzen da. Kasu gehienetan emititutako uhin-luzera handiagoa da absorbatutakoa baino eta beraz, energia baxuagokoa. Hala ere, eszitazioaren erradiazioa intentsua bada, elektroi batek bi fotoi absorbatzeko gaitasuna izango du. Nahiz eta absortzio bifotoniko honetan emititutako uhin-luzera absorbatutakoa baina txikiagoa den, bi kasuetan emititutako energia totala absorbatutakoa baina txikiagoa izango da.

Orokorrean, sustantzia fluoreszenteek uhin-luzera txikiko erradiazio elektromagnetiko moduan absorbatzen dute (adib. Gamma izpiak, X izpiak, UV, argi urdina, etab.) eta gero energia hori emititzen dute uhin-luzera handiago batekin. Adibidez, argi ikuskorreko espektroak.

Fluoreszentziaren adibide nabarmenenak ematen dira absorbatutako argia espektroko ultramorearen tartean dagoenean eta emititutako argia argi ikuskorraren tartean.

Fluoreszentzia tipikoaren mekanismoa hiru pausutan bana daiteke: absortzioa, disipazio ez erradiaktiboa eta emisioa.

Ziklo guztia oso laburra da eta nanosegundu batzuetan ematen denez, bat-bateko prozesua dela esan daiteke. Denbora labur honek desberdintzen du fluoreszentzia fosforeszentziarengandik (beste fenomeno luminiszente ezagunena). Gainera, fluoreszentziaren mekanismoa kimioluminiszentziaren prozesuarekin erlazionatuta dago.

Erradiazio mota desberdinen eszitazioaren ondorioz argia emititzeko gaitasuna duten substantziei fluoroforo deritze. Fluoreszentziaren bidez kolore ugari lor daitezke, konposatu fluoreszenteak emititutako argiaren uhin-luzeraren arabera.

Fluoreszentziaren fenomenoek aplikazio praktiko ugari dituzte: gemologia, mineralogia, sentsore kimikoetan, pigmentu eta pinturetan, detektore biologikoetan eta lanpara fluoreszenteetan adibidez.

  1. Principles Of Instrumental Analysis F. James Holler, Douglas A. Skoog & Stanley R. Crouch 2006

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search