Fosfonato | |
---|---|
Mota | phosphorus compound (en) |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 26066 |
Kimika organikoan fosfonatoak edo azido fosfonikoak organofosforoen familiako konposatu organikoak dira C−PO(OR)2 taldeak dituztenak non R = alkilo, arilo edo hidrogenoa den. Gatz gisa maneiatzen dira normalean eta solido ez-hegaskorrak izaten dira. Disolbatzaile organikoetan nekez disolbatzen dira, baina errazki uretan eta alkohol ohikoetan. Oxigeno atomoetako bat sufrez ordezkatuta dutenei tiofosfonato deritze[1].
Bestetik, bi fosfonato geminal dituzten konposatuei bifosfonato esaten zaie.
Konposatu kimiko komertzial adierazgarri batzuk fosfonatoak dira, adibidez, glifosato herbizida edo osteoporosia tratatzeko bifosfonatoak (azido etidronikoa edo azido klodronikoa, kasurako). Halaber, VX nerbio-gasa tiofosfonato bat da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search