Fosforeszentzia

Txori baten figura fosforeszentea

Fosforeszentzia fluoreszentziarekin erlazionatuta dagoen fotoluminiszentzia mota bat da. Fosforeszentzia izeneko fenomeno honetan sustantzia batzuek energia absorbatu eta metatu egiten dute, gero energia hau erradiazio moduan emitituz. Fosforeszentzia erakusten duten elementuei foto-erreaktiboak deritze. Hau da, propietate hau izateko argia behar dute, elementu foto-sensibleak dira eta erradiazioaren bitartez energia nahikoa lortzen dute hau metatu eta gero askatzeko.

Portaera hau azaltzen duen mekanismo fisikoa eta fluoreszentziarena ia berdinak dira. Bi fenomenoen arteko desberdintasun nabarmenena energiaren emisioan igarotzen den denbora da. Fluoreszentzian ez bezala, material fosforeszente batek ez du absorbatutako erradiazioa berehala emititzen. Emisio denbora geldo hauek mekanika kuantikoan definitzen diren energia trantsizio “debekatu”-ekin daude erlazionatuta. Material batzuetan trantsizio hauek oso poliki gertatzen direnez, absorbatutako erradiazioaren emisioa eszitazio originala gertatu denetik ordu batzuk luza daiteke baina intentsitate gutxiagorekin[1].

Material fosforeszente arruntenak: ilunpean distiratzen duten jostailuak, argiarekin denbora batez kargatu ondoren distira egiten duten erloju esferak edo pinturak. Normalean distira hau poliki poliki desagertuz doa gela ilunetan, minutuak edo orduak pasa ahala.

Fosforeszentziaren inguruko ikerketak erradiaktibitatearen aurkikuntza bultzatu zuen 1896an.

Ironikoki, fosforo zuriak (fosforeszentziak bertatik harten du izena) ez du propietate hau aurkezten, baizik eta kimioluminiszentzia.

  1. Karl A. Franz, Wolfgang G. Kehr, Alfred Siggel, Jürgen Wieczoreck, and Waldemar Adam "Luminescent Materials" in Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry 2002, Wiley-VCH, Weinheim. doi:10.1002/14356007.a15_519

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search