Francisco Javier Saenz de Oiza

Francisco Javier Saenz de Oiza
Bizitza
JaiotzaKaseda1918ko urriaren 12a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril2000ko uztailaren 18a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Arantzazuko santutegia, Oñatin (Gipuzkoa).
Oteiza Museoa Altzuzan (Egues, Nafarroa).

Francisco Javier Saenz de Oiza (Kaseda, Nafarroa, 1918ko urriaren 12aMadril, Espainia, 2000ko uztailaren 18a) arkitektoa izan zen.

Askok arkitektura modernoaren maisutzat zuten eta hainbat arkitekto espainiarrengan eragin handia izan zuen. Artikulu asko idatzi zituen egunkari eta aldizkaritan. Hitzaldiak ere sarri eman zituen eta epaimahaikide izan zen hainbat lehiaketa eta saritan.

Madrilgo Arkitektura Eskolan diplomatu zen eta "Anibal Alvarez Saria" jaso ikasketa espediente onenari. 1947 urtean Estatu Batuetara joan zen bi urtez ikasketak jarraitzera, Arte Ederretako Akademiak dirulaguntza eman baitzion. Madrilera itzuli eta 1949an Arkitektura Eskolan Osasuna eta Higiene ikasgaia ematen hasi zen, 1952an Proiektuak irakasten hasi zen arte. 1968an irakasgai honetako Katedra eskuratu zuen eta 1981-83 tartean eskolako zuzendari izan zen. Gero, irakasle emeritu izan zen hil arte.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search