Frantziako Hirugarren Errepublika

Frantziako Hirugarren Errepublika
Troisième République française
1870 – 1940
Errepublika
Frantziako bandera

Frantziako armarria

Geografia
HiriburuaParis
Kultura
Hizkuntza(k)frantsesa
ErlijioaKatolizismo, protestantismo eta judaismoa (1870-1905)
Erlijio ofizialik gabe (1905-1940)
Historia
Hasiera1870
Bukaera1940
Aurrekoa
Frantziako Bigarren Inperioa
Ondorengoak
Frantzia askea
Vichyko gobernua

Frantziako Hirugarren Errepublika (frantsesez: La Troisième République) Frantzian izandako gobernu-sistema errepublikanoa izan zen, Frantziako Bigarren Inperioa amaitutakoan hasi eta Hirugarren Reicharen okupazioarekin bukatu zena. 1870ean sortu zen, Frantzia-Prusia Gerran jasandako porrotaren ondorioz Napoleon III.aren erregimena erori zenean, eta 1940an amaitu, naziek Frantzia okupatu eta Vichyko gobernua ezarri zenean[1].

Adolphe Thiersek, le Libérateur du Territoire edo Lurraldearen askatzailetzat hartua, 1870eko hamarkadaren hasieran bere izaera errepublikanoa finkatu zuen "Frantzia gutxien banatzen duen gobernu erregimena" zela esanez. Hirurogeita hamar urte iraun zuenez, Frantziako historiako erregimenik luzeena izan zen, Antzinako Erregimena alde batera utzirik.

  1. Jackson, Julian. (2003). The Fall of France: The Nazi Invasion of 1940. Oxford University Press, 38 or..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search