Fred Astaire, jaiotze izenaz Frederick Austerlitz (1899ko maiatzaren 10a, Omaha, Nebraska – 1987ko ekainaren 22a, Los Angeles, Kalifornia) estatubatuar aktore, dantzari eta koreografo bat izan zen.[1]
Bere antzerki eta zinemako ibilbidea hirurogei urtez luzatu zen, denboraldi guzti horretan 31 filma antzeztu zituen, horietatik hamarretan Ginger Rogers antzezpen eta dantza bikotekide izan zuelarik.
Balanchine eta Nureyeven arabera Fred Astaire XX. mendeko dantzaririk bikainena izan omen zen eta orokorrean zinema eta telebistan eragin gehien izan duen dantzaritzat jo ohi da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search