Free-jazz | |
---|---|
Sorrera | XX. mendea. |
Sorlekua | AEB eta Europa |
Hedapena | Mundu osoan. |
Instrumentuak | tronpeta, korneta, tronboi, saxofoi, txirula, klarinete, piano, kontrabaxu, bateria, perkusio. |
Free-jazza (ingelesezko terminoa; hitzez hitz euskaraz, "jazz librea") jazz-estilo bat da, muga formalen mendekotasuna murrizten duena. Berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan garatu zen. Estiloaren aitzindariak Ornette Coleman, Cecil Taylor, Albert Ayler, Archie Shepp, Bill Dixon eta Paul Bley musikariak izan ziren. Nahiz eta, agian, adibiderik ezagunenak John Coltraneren azken lanak izan.[1]
Free-jazza sortu zeneko garaiarekin lotuta egon arren, hainbat musikarik gaur egun arte eutsi diote estiloari, eta jazzaren barruko bilakaerarekin jarraitu dute. Nabarmentzekoak dira Peter Brotzmann, Cecil Taylor, Mars Williams, Theo Jörgensmann, Ken Vandermark edo William Parker.
Etxetik hurbilago zegoen Intercommunal Free Dance Music Orchestra, hirurogeita hamarreko hamarkadan Frantziaren estiloaren aitzindaria, François Tusques pianista eta konpositorea eta Carles Andreu kantari katalana buru zituela.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search