Gaztainondo

Gaztainondo
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaFagaceae
GeneroaCastanea
Espeziea Castanea sativa
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakEuropean chestnut wood (en) Itzuli, Gaztaina eta sweet chestnut leaf (en) Itzuli
Castanea sativa

Gaztainondoa, gaztaina edo gaztaina arbola (Castanea sativa) Fagaceae familiako zuhaitz bat da. Jatorriz Hego-ekialdeko Europakoa eta Asia Txikikoa da. 20-35 m-ko garaiera eta 2 m-ko diametroko enborra edukitzera irits daitekeen zuhaitz hosto erorkorra da. Bere hostoak oblongo-lantzeolatuak dira, 16-28 cm luze eta 5-9 cm zabal dira, eta ertzean hortz zorrotzak dituzte.

Gaztainondoak klima epela eta hezetasun egokia behar du ondo hazi eta gaztaina-kopuru handiak lortzeko. Oso sentikorra da udaberriaren azken parteko eta udazkenaren hasierako izozteen aurrean, eta ez ditu lurzoru karedunak gustuko. Basoetan itzal txikia jasan dezake, baina argia du gustuko.

Gaztaiondoa oso zuhaitz urtetsua da eta ez dira gutxi gero mila urtera iritsitako zuhaitzak. Esate baterako, Etna sumendiaren ondoan. Italian, bazegoen "100 zalditako gaztainondoa" izeneko ale handi bat. Horrela, XVIII. mendean enborraren diametroak 15 metro zituen eta Joana Arc-ekoabarne hartan babestu omen zen ehun zaldizkorekin batera. 3.000 urteko gaztainondoa omen zen hura. Bertzalde, Poqueira izeneko tokian (Sierra Nevada), mila urteko gaztainondo bat zegoen eta enbor barnean morisko familia bat bizi zen, ehungailua eta guzti.[1]

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search