Gaztelugatxe (abestia)

Gaztelugatxe (abestia)
Oskorriren musika-lana
Egilea(k)Oskorri
Argitaratze-data1980
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaXoxoa
Bestelako lanak
MusikagileaNatxo de Felipe

Gaztelugatxe Oskorri taldeak sortutako abesti herrikoia da[1]. 1980. urtean Elkar diskoetxean Xoxoa zigiluarekin argitaratutako Plazarik plaza diskoan kaleratu zuten.

Disko berean agertu ziren beste zazpi kantak ere oso ezagun bihurtu ziren: Furra furra, Tirauki, Violetaren martxa, Basa andere, Zortziko berri bat, Etxahun, eta Kaio luma zikina

Oso kanta ezagun bilakatu zen, horren froga da Euskal Kanturik Onena saioan hautatu zutela, Joseina Etxeberriak eta Edurne Ormazabalek 2005ean Euskal Telebistan aurkeztu zuten programan.

Aingeru Bergizes (baxua) eta Jose Manuel Cacho (biolina) sartu ziren Oskorri taldean Plazarik plaza disko hori grabatzeko. Oskorriren arrakasta masiboaren diskoa izan zen. Taldearen sonoritatearen hainbat ezaugarri nagusi agertu ziren disko horretan: Balada gozoak zein dantzarako kantu arinak egiteko gaitasuna, ironia eta umorearen erabilera kritikoa, folklorearen irakurketa berritzailea eta tresna elektrikoek jantzitako sonoritate gehienbat akustikoa.[2]

  1. https://web.archive.org/web/20160304222045/http://ahobetekanta.arteola.com/kanta.php?id=75 "Gaztelugatxe (Herrikoia-Natxo de Felipe ), 1984, Elkar diskoetxea.", Edorta Jimenez. Aho bete kanta webgunea.]
  2. Tolosa, Andoni. «Oskorri» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search