Gehiegizko arrantza

Arrantzontzia.

Gehiegizko arrantza edo gainarrantza[1] arrantzak arrain kantitatea onargarria ez den maila batera murrizten duenean gertatzen da. Hori edozein lekuan gerta daiteke, itsasoan nahiz lakuetan. Gehiegizko arrantzak ondorio lazgarriak ditu ekosistemetan, hauek desagerrarazteraino. Horrez gain, gehiegizko arrantzarengatik gero eta arrain txikiagoak arrantzatzen dira.

Hau ez da fenomeno berria, XX. mendean jadanik bazen. Arrantza baliabideak eta ingurumena kaltetzen ditu, hau da, uharriak, uraren kalitatea, planktona...

Gaur egun, berrehun milioi pertsona bizi dira itsasotik eta mundu osoko 3,5 milioi itsasontziz osaturik dago. Baina arrantza industrialak, itsasontzien %1a izanik ere, arrantzatzen den arrain kopuruaren %50a biltzen du.

Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen (FAO) arabera, mundu guztiko arrainen %70a gehiegi ustiatua da edo desagertzeko arriskuan. Kaltegarriak diren neurrien handitzeak egoera txarrera eraman du, animalia eta ekosistema osoak desagerrarazteraino.

Espero da 2010an arrain eskaera 100 eta 120 milioi tonen artean egongo dela, prezioen igoera sortuko lukeena.

  1. Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search