Genero (soziologia)

Bi genero tradizionalen irudikapen sinbolikoa. Mendebaldeko mundu-ikuskeran: maskulinoa eta femeninoa.

Soziologian, generoa maskulinitatea eta feminitatea definitzen dituzten ezaugarrien multzoa da. Testuinguruaren arabera, ezaugarri horiek sexu biologikoari dagozkionak dira (arra, emea edo intersexuala izatea), baina baita sexuan oinarritutako gizarte egiturei dagozkienak (genero rolak eta beste rol batzuk barne) eta genero nortasunari dagozkionak ere.[1]:

"Genero" hitzaren erabilera hori berria da. John Money sexologoak erabili zuen ingelesez lehen aldiz zentzu horretan 1955ean (gender hitza erabili zuen), eta handik euskarara igaro da zentzu berean. 1970eko hamarkadan zabaldu zen erabilera hori, feminismoa kontzeptua orokortu zuenean sexu biologikoaren eta generoaren eraikuntza soziala bereizteko. Gaur egun bereizketa hori zorrotz mantentzen da zenbait testuingurutan, batez ere gizarte zientzien alorrean; beste batzuetan, ordea, generoak sexua barne hartzen du edo guztiz ordezkatzen du.

Bada pentsatzen duenik, halaber, benetako askapen feminista bat gertatuko dela generorik ez dagoenean, berdintasuna erabatekoa denean. Jule Goikoetxea pentsalari euskaldunaren iritziz, hain zuzen, “generoen desagerpenak bakarrik ekar dezake patriarkatuaren desagerpena”.[2]

Wikipedian bertan, Wikidata datubasean pertsona baten identitatea definitzeko orduan, genero/sexu barradun termino edo aldagai bakar bat erabiltzen da.[3]

  1. Horton, Paul B., eta Hunt, Chester L. (1994): Soziologia, Leioa: UPV/EHU. 145.or.
  2. (Ingelesez) «Jule Goikoetxea: “Generoen desagerpenak bakarrik ekar dezake patriarkatuaren desagerpena”» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).
  3. «Wikidata:WikiProject LGBT/gender - Wikidata» www.wikidata.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search