GeoJSON | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Media mota | application/geo+json eta application/vnd.geo+json |
Deskribapena | |
Oinarritua | JavaScript Object Notation |
Ekoizpena | |
Garatzailea | IETF |
geojson.org | |
![]() |
GeoJSON formatu estandar ireki bat da, ezaugarri geografiko sinpleak eta ezaugarri ez-espazialak adierazteko diseinatua. JSON formatuan oinarritzen da.
Ezaugarrien artean puntuak (helbideak eta kokapenak), lerro-kateak (kaleak, errepideak eta mugak), poligonoak (herrialdeak, probintziak, lur-zatiak) eta mota horretako parte anitzeko bildumak. GeoJSONen ezaugarriak ez dira soilik mundu fisikoko entitateak irudikatzera mugatzen; mugikorretako hornitzaileek eta interneteko nabigazio-aplikazioek, adibidez, GeoJSON erabiliz deskriba lezakete bere zerbitzu-estaldura.[1]
GeoJSON formatua ez dator bat informazio geografikoko sistemaren beste estandar batzuekin; izan ere, formatu hori idatzi zen eta mantentzen da ez arauen antolaketa formal baten bidez, baizik eta Interneteko garatzaileen lantalde baten bidez.[2]
GeoJSON-en ondorengo eratorri nabarmen bat TopoJSON da, GeoJSON-en hedapen bat da topologia geoespaziala kodetzen duena eta normalean fitxategi tamaina txikiagoak ematen dituena.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search