Germaniar hizkuntzak

Germaniar hizkuntzak
     Biztanleen gehiengoak germaniar hizkuntza bat lehen hizkuntzatzat duten herrialdeak

     Hizkuntza ofizialtzat germaniar hizkuntza bat duten herrialdeak, nahiz eta bigarren hizkuntza izan]]

     Germaniar hizkuntza herrialdeko zenbait tokitan ofizialtzat duten edo gutxiengo batek hitz egiten duten herrialdeak
Datu orokorrak
EskualdeaEuropa germaniarra (Erdialdeko eta Mendebaldeko Europa, Eskandinavia), Ipar-Amerika (Ameriketako Estatu Batuak, Kanada), Belize, Trinidad eta Tobago, Hegoaldeko eta Ekialdeko Afrika, Nigeria, Ghana eta Ozeania.
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2gem
Glottologgerm1287
ASCL13
Linguist Listgerm
IETFgem

Germaniar hizkuntzak indoeuropar hizkuntzen familiaren adarretako bat dira. Hiru azpitalde bereizten dira: ekialdeko, mendebaldeko eta iparraldeko hizkuntzak. Talde handi honen barruan dugu munduko hizkuntzarik erabilienetarikoa, ingelesa; bai eta beste hizkuntza hedatu batzuk ere, hala nola alemana eta nederlandera. Beraz, giza biztanleak dituzten lau kontinenteetan hitz egiten dira germaniar hizkuntzak: Europan eta Amerikan nagusiki, baina baita Afrikan eta Asian ere. Guztira, 560 milioi hiztun inguruk dituzte mintzaira hauek lehen hizkuntza gisa. Bestalde, hizkuntza multzo honetako hizkuntza gutxitu edo txikienen artean, islandiera, frisiera eta faroera daude.

Germaniar hizkuntzen arbasoa, aitzingermanikoa, berreraikitzen den hizkuntza bat da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search