Ghoubbet-el-Kharab

Ghoubbet-el-Kharab
Motabight (en) Itzuli eta badia
Geografia
Map
Koordenatuak11°31′34″N 42°36′13″E / 11.526115°N 42.603607°E / 11.526115; 42.603607
Honen parte daTadjourako golkoa
Herrialdea Djibuti
Region of DjiboutiArta eskualdea

Ghoubbet-el-Kharab edo Ghoubbet aintzira (arabieraz: قبة الخراب‎, euskaraz: «deabruen golkoa») Djibutiko senadi bat da, Rifteko failan kokatua eta korronte indartsu baten bidez Tadjourako golkotik banandua.

Ghoubbet-el-Kharab 600 metrorainoko mendi eta itsaslabarrez inguratuta dago, Assal aintziratik Ardoukôba sumendiak banatua. 200 metroko sakonera du eta golkoko korronteak zeharkatzen dituzten arrain eta marrazo ugari ditu. Ugaritasun honek, Djibuti hiritik errepidez hurbiltzen diren arrantzaleak erakartzen ditu. Zientzialari ugarik ere bisitatzen dute, bere garaian Jacques-Yves Cousteauk bezala.

Senadia itsas mailatik metro bat gorago ere egon daiteke, pasabideen, itsasaldien eta haizeen estutasunagatik. Bere erdian bi sumendi-uharte daude, Deabruaren uharteak deituak, tokiko hizkuntzan Guinni Koma (euskaraz: «Deabruaren uhartea») eta Ounda Guinni Koma (euskaraz: «Deabruaren uharte txikia») deituak.[1] Djibutiarrek urak deabruez beteta daudela uste dute.[2]

  1. Le Ghoubet al-Kharab. in: Al Oueb..
  2. Le Goubet Al-Kharab, Djibouti. in: Cityzeum..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search