Gibel

Gibel
Xehetasunak
Honen parteDigestio-aparatua
Kokapenasabelaldeko barrunbea
Hona
drenatzen du
Bena hepatikoa
Hepatic lymph nodes (en) Itzuli
ArteriaArteria hepatiko propio
ZainaBena hepatikoa
NerbioaNerbio bago
celiac ganglia (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezhepar
MeSHA03.620
TAA05.8.01.001
FMA7197
Terminologia anatomikoa

Gibela sabelaren barruko organoa da, gizaki zein animali ornodun guztietan ageri dena. Digestio-aparatuaren osagaia da eta abdomenaren eskumaldean kokatuta dago, diafragmaren azpian. Bere inguruko organoak ondokoak dira: behazun-xixkua, heste lodia, heste mehea, urdaila, barea eta area edo pankrea.

Funtzioen aldetik, gantzen digestiorako beharrezkoa den behazuna ekoizti eta jariatzen du, proteina plasmatikoen sintesian parte hartzen du, bitamina eta glukogenoaren metaketa gauzatzen du eta funtzio desintoxikatzailea du. Organismoarentzat kaltegarriak diren substantziak (alkohola, adibidez) odoletik ezabatzearen arduraduna da. Gibelaren gabezia edo gibelaren funtzionamentu eza bizitzarekin bateraezina da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search