Ginger Rogers (Independence, Missouri, 1911ko uztailaren 16a - Rancho Mirage, Kalifornia, 1995eko apirilaren 25a), Virginia Katherine McMath sortua, estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria izan zen. Genero anitzetako 73 film luze egin bazituen ere, bere izenak jenero musikalari eta Fred Astaireren izenari loturik dago. Emakumezko aktore onenaren Oscar saria jaso zuen Kitty Foyle filmean (1940) egindako lanagatik.[1]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search