Gizaki

Gizaki
0,195 Ma-0 Ma

Pleistozeno – gaur egun
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaHominidae
GeneroaHomo
Espeziea Homo sapiens
Linnaeus, 1758
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiaGiza elikadura

Gizakia edo Homo sapiens (latinetik «ezagutzen duen gizakia») Hominina azpileinuan biziraun duen animalia espezie bakarra da. Gorila, txinpantze eta orangutanekin batera Hominidae familia osatzen dute. Ugaztun lurtarra da, bere mugimendu bipedoa dela eta ezaguna da. Beste animaliek baino tresna gehiago erabiltzen ditu, bere eskuen higidura oso zehatza eta abilezia dela eta; hizkuntza konplexua erabiltzeko gaitasuna du; beste animaliek baino burmuin konplexuagoa dute, arrazoitzeko gaitasuna ematen diona; eta beste edozein animaliak baino gizarte-antolaketa korapilotsuagoak ditu[1][2].

DNAren ikerketetako datuetan oinarriturik, ondorioztatu da gizaki modernoa Afrikan sortu zela orain dela gutxi gorabehera 200.000 urte.[3] Gaur egun kontinente guztietan aurki daitezke, baita Antartikan ere (nahiz eta oso kopuru txikian), eta 6.600 milioi baino gehiago ziren 2007an.[4]

Primate gehienek bezala gizakia animalia soziala da naturalki eta beste batzuen beharra izan ohi du garapenerako. Hala ere, gizakiak komunikazio gaitasun handiak ditu eta horrekin antolaketaren inguruko ideiak garatu ahal ditu. Gizakiek egitura sozial konplexuak sortzen dituzte, elkarren artean kooperatzen eta lehiatzen duten taldeekin, familiatik hasita talde politiko, zientifiko eta ekonomikoetaraino. Elkarrekintza honek ohitura, erritual, herri, balore, arau eta legeak sortu ditu, gizakiaren elkarbizitzaren oinarri direnak. Gizakiak, era berean, estetikaren balorazioa du, kultura berrikuntzen, artearen, literaturaren eta musikaren oinarrietako bat dena.

Gizakiek ere interesa dute euren inguruan dagoena ulertzeko eta hauek zientzia, filosofia, mitologia eta erlijioaren bitartez azaltzeko. Gaitasun honek hainbat izadi-gai ezagutzera eraman ditu eta gai dira sua erabiltzeko, sukaldatze, janzteko eta beste hainbat teknologia erabiltzeko.

  1. (Ingelesez) Goodman, Morris; Tagle, Danilo A.; Fitch, David H. A.; Bailey, Wendy; Czelusniak, John; Koop, Ben F.; Benson, Philip; Slightom, Jerry L.. (1990-03-01). «Primate evolution at the DNA level and a classification of hominoids» Journal of Molecular Evolution 30 (3): 260–266.  doi:10.1007/BF02099995. ISSN 1432-1432. (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
  2. «ADW: Hominidae: CLASSIFICATION» animaldiversity.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
  3. The Smithsonian Institution, Human Origins Program
  4. World POPClock Projection U.S. Census Bureau, Population Division/International Programs Center

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search