Glomeromycetes | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Dibisioa | Glomeromycota Caval.-Sm., 1998[1]
|
Ordenak | |
Glomeromycota (hizkera arruntean glomeromycetes) Fungi erreinuko filum bat da[2]. 200 espezie inguruz osaturik dago[3]. Geosiphon pyriformis espeziea salbu (Nostoc zianobakterioekin asoziazio endozitobiotikoa eratzen du), gainerako espezie gehienek mikorriza arbuskularrak eratzen dituzte landareen sustrai edo zurtoinekin (azken hau briofitoen kasuan). Hala ere, hau ez da oraindik frogatu espezie guztietarako. Dirudienez, Glomeromycota gehienak nahitaezko biotrofoak dira eta sinbiosia behar dute karbonoa eta energia eskuratzeko, baina azken aldiko ikerketek erakutsi dute zenbait espeziek bizitza independentea izan dezaketela[4].
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search