Goiatz

Goiatz
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaBidania-Goiatz
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak43°08′30″N 2°09′59″W / 43.14167°N 2.16639°W / 43.14167; -2.16639
Garaiera504 metro
Demografia
Biztanleria117 (2022)

Goiatz Gipuzkoako erdialdeko herri bat da, Bidania-Goiatz udalerria osatzen duten bi herrietako bat, Tolosaldeko eskualdekoa. 1964ko abenduaren 21ean udalerri izateari utzi zion, ondoan zegoen Bidania auzoarekin batu baitzen. Bi herrietako elizak 750 metroko distantziara baino ez daude, eta inguruan ez dute beste herririk, Oria eta Urola haranen arteko mendietan baitaude.

Goiatzek 3,71 kilometro koadroko azalera zuen, eta batzerakoan 200 bat biztanle zituen. Bidania-Goiatz udalerria sortzean, udaletxe berria Bidanian jarri zuten, lurraldez eta biztanleriaz handiagoa baitzen.

Gaur egun ez da udalerria, baina hala ere erraza da Bidanitik ezberdintzea, bien herriguneen artean ez baitago bat-egiterik.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search