Gorbeiako mendilerroa

Gorbeiako mendilerroa
Datu orokorrak
Mendirik altuenaGorbeia
Garaiera1.482 m
Motamendilerro
Geografia
Map
Koordenatuak43°03′02″N 2°48′29″W / 43.0505°N 2.808°W / 43.0505; -2.808
MendikateaEuskal Herriko arkua
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba

Gorbeiako mendilerroa Gorbeia mendiak (1481 m) menderatzen du. Araba eta Bizkaiko probintzien artean luzatzen da.

121 mendi puntek osatzen dute mendilerroa, Gorbeia beraz gain Lekanda (1302 m), Igalirrintza (1296 m), Aranobaltza (1272 m), Odoriaga (1245 m) eta Ipergorta (1226 m) altuenak izanda.

Aipatzekoa da Gorbeialdearen barruan dagoen Itxinako mendigune karstikoa, harri multzo labirintikoa oastzen duena. Hainbat elurzulo zahar dauka barruan. Halaber, Gorbeiaren arabar magalean Mairuelegorretako leizea dago.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search