Grafeno

Grafenoaren egitura.
Grafitoaren egitura kristalinoa, non eraztun aromatiko kondentsatu geruza ezberdinen arteko elkarreraginak ikus daitezkeen.

Grafenoa karbono-atomoz osaturik dagoen laminazko egitura laua da, atomo bateko lodiera duena. Karbonoaren alotropoa da, sp² orbital hibridoak gainjartzean sortzen diren lotura kobalenteen bidez abaraska formako sare kristalinoa eratzen duena.

Izena grafito + enotik dator. Izatez, grafitoaren egitura gainjarritako grafenozko lamina ugarik osatutako pilatzat har daiteke. Pilatutako grafeno geruzen arteko loturak Van der Waalsen indarren eta karbono atomoen arteko π orbitalen arteko elkarreraginen ondorio dira.

2010eko Fisikako Nobel Saria Andre Geimek eta Konstantin Novosiolovek jaso zuten grafeno izeneko material bidimentsionalari buruzko euren aurkikuntza iraultzaileengatik[1].

  1. Irune LASA: Fisikako Nobela, grafenoa isolatu zutenei[Betiko hautsitako esteka] Paperekoa.berria.info

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search