Grafenoa karbono-atomoz osaturik dagoen laminazko egitura laua da, atomo bateko lodiera duena. Karbonoaren alotropoa da, sp² orbital hibridoak gainjartzean sortzen diren lotura kobalenteen bidez abaraska formako sare kristalinoa eratzen duena.
Izena grafito + enotik dator. Izatez, grafitoaren egitura gainjarritako grafenozko lamina ugarik osatutako pilatzat har daiteke. Pilatutako grafeno geruzen arteko loturak Van der Waalsen indarren eta karbono atomoen arteko π orbitalen arteko elkarreraginen ondorio dira.
2010eko Fisikako Nobel Saria Andre Geimek eta Konstantin Novosiolovek jaso zuten grafeno izeneko material bidimentsionalari buruzko euren aurkikuntza iraultzaileengatik[1].
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search