Greba orokor

2012ko greba orokor baten aldeko aldarria, LAB sindikatuak egina.
Greba orokorrera deitzen duen egunkaria.

Greba orokorra lan-jarduera eta sektore ekonomiko guztietan egiten den greba eta protesta bat da, gehienetan egun bakar batean zehar, gehienetan gobernuak berak hartutako erabaki ekonomiko zehatzen aurka (hala nola, prezioen igoerak, soldaten jeitsiera eta lan erreformak ) edo gizarte osoak krisi ekonomikoak direla eta pairatzen dituen ondorio larrien aurka (langabezia masiboa eta pobrezia, esaterako). Arrazoi politiko hutsengatik eta agintean dagoen gobernuaren aurka deitua ere izan daiteke, Euskal Herrian Espainiako gobernuen politiken aurka maiz deitutako greba orokorrak, adibidez. Lan uzteaz gainera, greba orokorreko egunak borroka egunak ere izaten dira: langileek manifestazioak eta bestelako protesta-ekintzak burutzen dituzte.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search