Greta Ernman Thunberg (ˈgreːta ˈtʉːnˌbærj ahoskatua; Stockholm, Suedia, 2003ko urtarrilaren 3a) ikasle eta aktibista politiko suediarra da, zeinaren borroka baita geldiaraztea berotze globala eta klima-aldaketa. 2018ko abuztuan oso ezagun egin zen, hasi zuelako klimaren aldeko lehen eskola-greba Suediako parlamentuko eraikinaren aurrean.[1] 2018ko azaroan TEDxStockholm hitzaldi-sortan egin zuen berba, abenduan Nazio Batuen Erakundean mintzatu zen, Klima Aldaketaren Gaineko Jardunaldietan, eta 2019ko urtarrilean gonbidatu zuten hitz egitera Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search