Guggenheim Bilbao Museoa

Guggenheim Bilbao Museoa
Museo Guggenheim Bilbao
Solomon R. Guggenheim Fundazioa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°16′08″N 2°56′03″W / 43.26883°N 2.934099°W / 43.26883; -2.934099
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1997ko urriaren 18a
Inaugurazioa1997ko urriaren 18a
JabeaSolomon R. Guggenheim Fundazioa
KudeatzaileaSolomon R. Guggenheim Fundazioa
Arkitektura
ArkitektoaFrank Gehry
Bisitariak urtean530.967
Kontaktua
HelbideaAvenida Abandoibarra, 2
E-postamailto:informacion@guggenheim-bilbao.eus
Telefonoatel:+34-944-35-90-80
Webgune ofiziala

Guggenheim Bilbao Museoa arte moderno eta garaikideko museoa da,[1] Bilbon (Bizkaia) kokatua. Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak Ibaizabal ibaiaren parean eraiki zuen, Salveko zubiaren ondoan. Solomon R. Guggenheim Fundazioak kudeatzen du, munduko beste bost museo bezala.[2] Zuzendaria Juan Ignacio Vidarte da.

Museoa eraikitzeko negoziazioak 1991ko otsailean hasi ziren Euskal Autonomia Erkidegoko agintari publikoen eta Guggenheim Fundazioko zuzendarien artean. Akordioa urte horren amaieran sinatu zen, eta 1992ko erdialdean, arkitektoa eta eraikinaren kokalekua aukeratu ziren. 1997an inauguratu zenetik, museoak milioi bat bisitari baino gehiago izan ditu urtean batez beste, eta aparteko eragina izan du euskal ekonomian eta gizartean; eskualdeko turismoa bultzatu du, eta, hirian, espazio publiko eta pribatu ugari biziberritu ditu. Horrez gain, hiriaren irudia hobetu du. Komunikabideek Guggenheim efektua edo Bilbo efektua[3] deitu dioten fenomeno horrek guztiak kultura-turismoaren garrantzia nabarmendu du, eta emulazio-efektua eragin du beste herrialde batzuetan, emaitza desberdinekin.

Museoaren ezaugarririk deigarriena eraikin berritzailea da, forma lerromakur eta bihurriez, kareharriz, kristalezko errezelez eta titaniozko xaflez osatua[4]. Guztira 24.000 m²-ko azalera du, eta, horietatik, 10.540 m² erakusketetarako erreserbatuta daude, 19 galeriatan banatuta. Estatuan, erakusketa-metro gehien dituen museoa da[5]. Bilboko itsasadarraren ertzean dago, Abandoibarra izeneko eremu batean, dorre huts batek inguratzen duen Salbeko zubiaren ondoan.

Eraikina eta bere bilduma iraunkorra EAEko agintarienak dira. 2014ko abenduaren 3an, Guggenheim Bilbao Museoaren Patronatuak lankidetza New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Fundazioarekin beste 20 urtez berritzea onartu zuen. Lankidetza hori 1994an sinatu zen, eta abenduaren 31n amaitzen zen indarraldia[6]

2017ko urrian eta hilaren 18ra arte, hau da, pinakoteka inauguratu zen egunera arte, museoak bere XX. urteurrena ospatu zuen hainbat jarduerarekin.

2022. urtean, Museoak XXV. urteurrena beteko du, eta Juan Ignazio Bidarte zuzendariak prentsaurreko batean azaldu zuenez, urte osorako jarduera prestatu dute[7]

  1. ARTINFO: Guggenheim Museum Bilbao: About
  2. www.hiru.com: Guggenheim Bilbao Museoa
  3. (Ingelesez) «El "Efecto Bilbao", objeto de investigación en la revalorización de ciudades» EL PAIS 2018-02-12 (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  4. (Gaztelaniaz) Larrauri, Eva. (2001-01-15). «El Guggenheim afirma que el producto para limpiar la fachada cuesta 500.000 pesetas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  5. «El Guggenheim de Bilbao, el museo con más metros expositivos del Estado. Deia, Noticias de Bizkaia» web.archive.org 2019-06-23 (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  6. Guggenheimen kudeaketa hitzarmena Berria egunkaria, 2014-12-28an begiratua
  7. Guggenheimen XXV. urteurrena Berria egunkaria, 2022-02-04an begiratua

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search