HSV kolore-eredua

HSV eredua zirkulu kromatiko baten itxurapean.

HSV eredua (ingelesezko Hue, Saturation, ValueTonua, Asetasuna, Balioa), halaber HSB eredua (Hue, Saturation, BrightnessTonua, Asetasuna, Distira), kolore-eredu bat da, definitzen dituen hiru osagaiekin izendatua eta batez ere informatikan erabilia.

RGB kolore-ereduaren ordezko adierazpena da, 1970eko hamarkadan ordenagailu bidezko grafikoen ikertzaileek diseinatua, giza ikuspegiak koloreak hautemateko modutik hurbiltzeko. Eredu honetan, tonu bakoitzeko koloreak biribilean antolatuta daude, kolore neutroko ardatz zentral baten inguruan, behean beltzetik hasi eta goian zuriraino doana.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search