Hadith

Hadith (arabieraz: حديث‎, “berriak” edo “historia”), Hadīt, Ḥadīth edo Athar (arabieraz: أثر, ʾAṯar, "ohitura")[1], Islam erlijioaren jarraitzaileen ustez, Mahoma profetaren hitz eta ekintzen erregistroa osatzen duten kondairak dira; bere laguntzaile eta beste narratzaileen bidez ahoz aho zabaldurikoak.[1][2][3] Erregistro hauek profetaren irakaskuntzak ulertzeko erabiltzen dira, musulmanek jarraitu beharreko portaera erakutsiz, eta bildurik Sunnah bezala ezagutzen dira.[4]

Zentzu zabalean hadith musulman tradizioari esaten zaio, eta “ilm al-hadit”, tradizio hori aztertzen duen zientziari.

Islamean ofizialki onarturik dauden hadithen artean al-Bukhari, Ibn Majah, Abu Dawood, at-Tirmidhi eta Al-Nasaienak daude.

  1. a b Aʻẓamī, Muḥammad Muṣṭafá.. (1992). Studies in Hadīth methodology and literature. American Trust Publications ISBN 0-89259-011-4. PMC 29745279. (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  2. Brown, Jonathan. (2009). Hadith : Muhammad's legacy in the medieval and modern world. ISBN 978-1-85168-663-6. PMC 320495676. (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  3. (Ingelesez) «Hadith | Collection, Books, & Types | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  4. (Ingelesez) «Are Hadith Necessary? An Examination of the Authority of Hadith in Islam» Yaqeen Institute for Islamic Research (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search