Haiti[1] (frantsesez: Haïti; Haitiko kreoleraz: Ayiti), izen ofiziala Haitiko Errepublika[1] (frantsesez: République d'Haïti; Haitiko kreoleraz: Repiblik Ayiti), Erdialdeko Amerikako estatu burujabea da, Hispaniola uharteko mendebaldeko herena hartzen duena; uhartearen gainerakoa Dominikar Errepublika da. 27.750 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 10,8 milioi biztanle zituen.[2] Hiriburua Port-au-Prince da.
Hispaniola uhartea —edo Quisqueya, bertako biztanleek (arawak eta taino indiarrek) deitzen zuten bezala— Kolonek aurkitu zuen 1492an eta espainiarren mendeko kolonia izan zen. Arawakak hamarraldi gutxiren buruan erabat desagertu ziren. Domingotar fraideek uhartea ebanjelizatu zutelarik, Santo Domingo haien patroiaren izena eman zitzaion. Azukreak erakarrita, europar gehiago heldu zen eta 1697an Espainiak Frantziari eman zion uharteko mendebaldea. Independentzia 1802an lortu zuen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search