Harkaitz Cano

Harkaitz Cano

(2018)
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaLasarte-Oria1975eko abuztuaren 4a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta gidoilaria
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Jasotako sariak
Mugimenduaerrealismo zikina

harkaitzcano.com
Inguma: harkaitz-cano-jauregi Literaturaren Zubitegia: 25

Harkaitz Cano Jauregi (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1975eko abuztuaren 4a) euskal idazle eta itzultzailea da. Literaturan ez ezik, telebista eta irratiko gidoilari ere lan egiten du, hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain. 1993an, Susa aldizkarian ezagutzera emandako Lubaki Bandaren partaide izan zen eta ordutik idazle izateko erabakia hartu zuen.[1]

Harkaitz Cano idazlea Twist liburuarekin.

Zuzenbidean lizentziaduna da. Mota guztietako lanak egin ditu: ipuinak, eleberria, poesia, kronikak, haur- eta gazte-literatura, baita itzulpenak ere; adibidez, Hanif Kureishi eta Allen Ginsbergen lanak. New Yorken bolada bat eman ondoren, hiri hori sarritan agertu da haren liburuetan.

1992an Imajina Ezazu Euskadi, 1993an Donostia Hiria eta 1998an Ignacio Aldecoa sariak irabazi zituen. Euskadi Literatura Saria hiru aldiz jaso du: 2005ean, Belarraren ahoa-rekin, 2012an, Twist eleberriarekin eta 2014an Orkestra lurtarra lanarekin.[2][3]

  1. Ayerbe, Mikel. (2012). (PDF) Euskal Narratiba Garaikidea: Katalogo bat. Etxepare Institutua (Noiz kontsultatua: 2016-3-14).
  2. Olaziregi, Mari Jose. (2012). Harkaitz Cano. basqueliterature.com.
  3. Euskadi Literatura Sariak. Kultura.ejgv.euskadi.net.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search