Harreman publikoak

Harreman Publikoak gizarte zientzietan aplikatzen den artea da, eta bere helburua gizartearen interes publikoa eta pribatua batzea da. Horretarako, komunikazio korronteak sustatzen dituzte, antolakundearen publiko ezberdinen konfiantza eta sinesgarritasuna lortzeko antolakundearekiko.

Harreman Publikoek (HHPP) kontuan izan behar dute morala eta etika, horiek barik profesionalen lanak ez baitu zentzurik. Enpresaren barnean interes propioa bilatzen denean HPko adituak dira gizartearenganako etika mantentzen dutenak, eta horrela lortzen du komunikazioa. Bestalde, beste hainbat funtzio ere baditu giza-zientzia honek (lan osoan zehar azalduko direnak), eta funtsezkoena komunikazio sistema da; HPak komunikatzeko tresna dira enpresarentzat, eta izen ona lortzen eta mantentzen laguntzen dute; eragina dute gizarteak erakundearekiko duen iritzian. Hala ere, badaude zenbait eragozpen: zaila bada ere, Harreman Publikoek enpresa baten komunikazio ekintzetan proaktibo izaten dakite; horrek esan nahi du arazoa konpontzeko garaian lehenagotik pentsatua izan denez, krisia ekiditeko edota konpontzeko erraztasunak daudela, lana aldez aurretik egin delako: krisiak aurrikusi egiten dira, egoerak irudikatzen dira badaezpada ere.

Hiru aspektuetan pertsuasiorako bidea bilatzen da, eta publikoak biribil batetik bestera bideratu nahi dira, enpresaren helburua bete dadin.

  • Kognitiboa: publikoak enpresaren produktua ezagutzen du eta badaki zer den.
  • Afektiboa: produktua zer den jakin ondoren, iritzi bat sortzen du pertsona bakoitzak produktuaren inguruan. Enpresak jarrera positiboa bilatzen dute pertsonengan hurrengo pausoan emaitza positiboa izan dadin.
  • Konatiboa: pertsonak produktuari buruz duen iritziaren arabera, produktua eskuratu nahiko du edo ez. Emaitza negatiboa baldin bada, enpresek ahaleginak egiten dituzte berriz ere hasieratik hasteko eta prozesu osoa modu positiboan bete dadin.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search