Hartzidura laktiko

Hartzidura laktikoa edo esne-hartzidura[1] hartzidura-mota bat da, zeinean glukolisian sortutako azido pirubikoa erreduzitzen baita eta esne-azidoa (azido laktikoa) sortu. Esne-hartziduraren barruan bi mota bereiz daitezke: homolaktikoa, esne-azidoa denean ekoizkin bakarra, eta heterolaktikoa, esne-azidoaz gain, beste produktu batzuk ere ekoizten direnean.

Hartzidura mota hau bakterio, protozoo eta onddo batzuek burutzen dute, eta baita gihar ildaskatuen zelulek ere, zelula horiek oxigeno gutxi jasotzen dutenean eta lan handia egin behar dutenean [2].

  1. «láctico» www.ehu.eus (Zehazki - UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  2. Aldaba, J., Lopez, P., Pascual, M.M., Urzelai, A.: Biologia, 2. batxilergoa ELKAR (2006), 128 orr. ISBN: 84-9783-222-1

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search