Hebreera

Hebreera
עברית — עברית חדשה‎
Datu orokorrak
Lurralde eremuaIsrael eta beste leku batzuetan, hala nola, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Frantzia.
Hiztunak7 milioi inguru
Rankingaez 100 mintzatuenen artean
Ofizialtasuna Israel
EskualdeaEkialde Hurbila eta munduan barreiatua
UNESCO sailkapena1: ziurra
AraugileaHebreeraren Akademia
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
afroasiar hizkuntzak
Hizkuntza semitikoak
Mendebaldeko semitiar hizkuntzak
Erdialdeko hizkuntza semitikoak
Northwest Semitic (en) Itzuli
Canaanite (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua
Genero gramatikalakgenero maskulinoa eta genero femeninoa
AlfabetoaHebrear alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1he eta iw
ISO 639-2heb
ISO 639-3heb
Ethnologueheb
Glottologhebr1246
Wikipediahe
Linguasphere12-AAB-a
ASCL4204
IETFhe

Hebreera[1] (hebreeraz עִבְרִית, /ʔivˈʁit/ edo /ʕivˈɾit/ ahoskatua) afroasiar hizkuntza da, hizkuntza semitikoen taldekoa.

Hebreera klasikoa hizkuntza sakratutzat hartu izan dute egile askok, Hebrear Bibliakoa denez gero. Egungo aldaerak, aldiz, eguneroko mintzaira bizia izatea lortu du. Israelgo hizkuntza ofiziala da arabierarekin batera, eta zazpi bat miloi hiztun ditu, bai Israelen, bai munduan zehar dauden diasporako komunitateetan. AEBetan, adibidez, ia 200.000 hebreeradun bizi dira[2].

Antzinarotik, hebreera judaismoak darabilten hizkuntza idatzia, liturgikoa eta otoitz egitekoa da (lashón ha-Kódesh, 'hizkuntza sakratua'). Tradizio juduaren arabera, Jainkoak bere mezua gizateriari jakinarazteko, hebreera aukeratu zuen.

Hiru milurtekoan baino gehiagotan etengabe hitz egin ez bada ere, elementu komun garrantzitsua eta kohesiozkoa da oraindik ere, mundu zabaleko komunitate judutarrei dagokienez.

Hebreera modernoa Israelgo Estatuko hizkuntza ofiziala da.

  1. Euskaltzaindiaren hiztegi batua
  2. (Ingelesez) NW, 1615 L. St; Suite 800Washington; Inquiries, DC 20036USA202-419-4300 | Main202-857-8562 | Fax202-419-4372 | Media. (2021-05-11). «1. The size of the U.S. Jewish population» Pew Research Center's Religion & Public Life Project (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search