Hefesto

Hefesto
Antzinako Greziako erlijioa eta Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakVulkano, Kothar-wa-Khasis (en) Itzuli, Adranus (en) Itzuli eta Ptah
DomeinuaSumendia, sua eta Forja
Ogibideaerrementaria
Familia
AitaZeus eta Talus (en) Itzuli
AmaHera
Ezkontidea(k)Afrodita eta Aglaia
Bikotekidea(k)Aetna (en) Itzuli, Anticleia (en) Itzuli, Atena, Cabeiro (en) Itzuli eta Gaia
Seme-alabakEupheme (en) Itzuli, Euthenia (en) Itzuli, Eucleia (en) Itzuli, Philophrosyne (en) Itzuli, Palikoak, Periphetes (en) Itzuli, Broteus (en) Itzuli, Cadmilus (en) Itzuli, Eriktonio, Ardalus (en) Itzuli, Cercyon of Eleusis (en) Itzuli, Radamantis, Thalia (en) Itzuli, Aethiops (en) Itzuli, Pylios (en) Itzuli, Eurymedon (en) Itzuli, Palaemon (en) Itzuli eta Olenus (en) Itzuli
Anai-arrebakAres

Hefesto[1] (grezieraz Ἥφαιστος Hêphaistos, agian φαίνω phainô “distira egin” aditzetik) suaren, sutegiaren eta teknologiaren jainkoa da greziar mitologian; eta, hortaz, errementarien, artisauen, eskultoreen, metalen eta metalurgiaren jainkoa. Greziako gune industrial eta manufaktura guztietan gurtzen zuten, gehienbat Atenasen.

Vulkano izena du erromatar mitologian.

Hefestoren itxura artsenikosia duen gizon batena da. Hau brontzea gogortzeko erabiltzen zen artsenikoak eragindako gaixotasuna da, herrena eta azaleko minbizia sortzen dituena. Hefesto zantar eta herren gisa deskribatua izan da. Bere herrenagatik, makil baten laguntzaz ibiltzen zen, eta pitxer batzuetan bere oinak alderantziz marraztuta ageri dira. Artean, herren azaltzen da, izerdituta, bizarra moztu gabe eta bularra agerian, ingude baten gainean, gehienetan bere sutegian lan egiten duela.

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search