Hegoaldeko goi nafarrera

Hegoaldeko goi nafarrera
Hegoaldeko goi nafarrera, eremu euskaldunaren barruan
Sailkapena
EuskalkiaNafarrera
Kokapena
EskualdeaErdialdea, Iruñerria, Izarbeibar-Novenera, Larraun-Leitzaldea, Pirinioaurrea, Pirinioak eta Sakana,
 Nafarroa Garaia
Egoera
Estatusberehalako desagerpena

Hegoaldeko goi nafarrera nafarrera euskalkiaren zati-euskalki bat da, Nafarroa Garaiko erdialdeko berezko euskara. Pirinioetako mendebaldeko ibarrak hartzen zituen (Esteribar, Erroibar eta Artzibar), Pirinioaurrea eta Iruñerria osoaz gain. Bere mugak Lizarerriko Gesalatz eta Sakanako Arakil ibarretara ere iristen ziren.

Historikoki herrialdeko euskalkirik hedatuen eta mintzatuena izan da, azaleraz ere eremu zabalena zuena zelarik. Gaur egun, halere, galzorian dago, transmisiorako bide naturalak eten baitira, hau dela eta, bere 3 azken hiztunak Erroibar ibarrean bizi dira (Lintzoainen eta Zilbetin). Bere garaian Iruñea hiriburuan mintzatzen zen azpieuskalkia zen. Gainera, antzinako literatur tradizioa handia izan du.[1]

Euskalki horren ordez euskara batua erabili da, XX. mendean belaunaldien arteko etena gertatu baitzen euskararen transmisioan, eta horrek eten egin zuen euskalki horren belaunaldien arteko transmisioa. Mendearen amaieran hizkuntza berpiztu zenean, euskara batua hedatu zen ia erabat, eta bertako euskara pertsona zaharrenen ahotan bakarrik utzi zen.

  1. http://paperekoa.berria.info/plaza/2007-04-08/042/005/lege_info.htm[Betiko hautsitako esteka] Hegoaldeko goi-nafarrera. Iruñeko aldaera. Hiztegia. Egilea: Aitor Arana. Argitaletxea: Hiria. Data: 2007. Berria.info

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search