Henri Matisse (Le Cateau-Cambrésis, Nord-Pas-de-Calais, 1869ko abenduaren 31 – Niza, 1954ko azaroaren 3a) frantziar margolari, inprimatzaile eta delineatzailea izan zen.
XX. mendeko artisten artean, aztarna sakonena utzi eta eragin guztiz ere emankorra izan duten hiruzpalauetako bat da, bai bizirik zela, eta bai hil ondoren. 1905 inguruan hasi zen ospetsu izaten, fauvismoaren aitzindari gisa, baina, berritzailea izan baitzen ororen gainetik, ezin da Matisse joera, higikunde edo dotrina baten baitara mugatu, bai bilakaera sakonean ari izan zelako beti, bai era askotako teknikak erabili zituelako: pintura, eskultura, grabatua, tapizgintza, antzerkirako dekoratuak, beira leihoak, paper ebakiak .... Artean tirabira, bilaketa sutsua eta kezka nagusi ziren garaian, Matisseren obra, aldiz, eder-ederra zen eta soseguz betea, formaren aldetik betegina eta dotorea bezain zehatza. Fauvismoaren ordezkari nagusia zen.[1]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search