Herbehereak[1] (nederlanderaz: Nederland, /ˈneːdərˌlɑnt/ ahoskatua) Europa ipar-mendebaldeko estatua da. Herbehereetako Erresumaren (Koninkrijk der Nederlanden) zati da, Curaçao, Sint Maarten eta Aruba ere bere baitan hartzen dituelarik. Europar Batasuneko estatu kidea da. Herbehereak monarkia konstituzional bat da, Europako ipar-mendebaldean kokatua. Iparraldean eta mendebaldean Ipar itsasoa du, hegoaldean – Belgika, eta ekialdean – Alemania. 1839an sortu ziren gaur egungo mugak.
Herbehereek 12 probintzia eta 3 udalerri dituzte. Batzuetan Holanda izenez ageri dira, baina Holanda berez bi probintziaren izena besterik ez da, eta ez Herbehere osoena.
Herbehereak oso dentsoki populatuta daude eta eremu asko itsas mailatik behera ditu. Bere haize-errotengatik, gaztengatik, dikeengatik, tulipanengatik, bizikletengatik eta gizarte tolerantziagatik da ezaguna munduan. Politika liberalak ditu drogei, prostituzioari, homosexualen arteko ezkontzei, abortuari eta eutanasiari buruz.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search