Herodoto

Herodoto

Bizitza
JaiotzaHalikarnaso eta Halikarnasoko MausoleoaK.a. 484
HerrialdeaHalikarnaso
BizilekuaHalikarnaso
Samos uhartea
Thurii (en) Itzuli
HeriotzaThurii (en) ItzuliK.a. 425 (58/59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, politikaria, idazlea eta geografoa
Lantokia(k)Antzinako Grezia
Lan nabarmenak

Musicbrainz: 07b1876f-1afc-43c8-8d28-1d3498ef0654 Edit the value on Wikidata

Herodoto Halikarnasokoa (antzinako grezieraz: Ἡρόδοτος Ἁλικαρνᾱσσεύς; Halikarnaso, Persiar Inperioa, K.a. 484Turios edo Pella, K.a. 425) greziar historialaria izan zen. Historiaren aita deitu ohi zaio. Haren lanik ezagunena Historiak da; bederatzi liburutan banaturik dago, eta Mediar Gerren jatorriari buruz egin zituen ikerketak biltzen ditu. Grekoz, «ikerketak» esan nahi duen hitza ἱστορίαι da, eta horixe da «historia» hitzaren sorburua. Herodoto, kronologikoki lehen historialari greziarra izateaz gainera, europar kulturaren barruan prosaz idatzitako liburu zaharrenaren egilea da. Hark idatzi zuen, bestalde, irakurria izan zedin helburua zuen lehenengo liburua.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search