Herrialde

Geografiaren ikuspegitik, herrialdea eskualde geografiko bat da non herri bat (etnia bat, nazio bat) bizi den. Herri bat banatzen den lurralde edo eskualde bakoitzari ere herrialde esaten zaio[1].

Hala ere, normalean lurralde baten banaketa politiko bat izendatzeko erabiltzen da, dela Estatu bat, dela nazio bat, dela eskualde bat. Alta, lurralde txikiagoetarako ere baliatzen da batzuetan. Erabilera arruntena nazio-estatuez aritzeko da.

  1. «Herrialde - Euskaltzaindiaren Hiztegiko definizioak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search