Hertzainak

Hertzainak
Hertzainak 2012ko apirilaren 28an, Tito Aldamaren omenez Gasteizen egindako berragerpen labur batean.
Datuak
JatorriaAraba
Musika motaRock
Punk
Ska
Urteak1981 - 1993, 2019 - 2023
Produkzioa
Diskoetxea(k)Soñua, Oihuka
Taldekideak
Josu Zabala Ajuriagerra
Gari
Enrique Kike
Txanpi
Bingen Mendizabal
Tito
Kurro
Delfo
Lehengo taldekideak
Xabier Montoia Gamma
Informazio gehigarria
https://hertzainak.eus/
Badok: hertzainak Spotify: 7nYfQETCfixSJc5K69Ekuk iTunes: 188232249 Last fm: Hertzainak Musicbrainz: 24d3ea63-b287-4169-9aad-7941ca9f6c46 Discogs: 1002675 Allmusic: mn0001982314 Musikasten: hertzainak Edit the value on Wikidata

Hertzainak 1981. urtean Araban sortutako euskal rock taldea zen. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan sarturik zeuden.[1]

1981eko gabon zahar gauan estreinatu ziren Gasteizen. The Clash taldearen euskarazko bertsio batekin hasi ziren. Lehenengo diskoetan punkaren probokazioa ska eta reggae erritmo dantzagarriekin nahasten zuten, letretan Euskal Herriko egoera sozio-politikoa islatuz. Esate baterako, Pakean utzi arte kanta, Javier San Martin Goikoetxea Piti Komando Autonomo Antikapitalistetako kide zenduari eskaini zioten, musika taldearen laguna baitzen.

Hasierako taldekideak Josu Zabala Ajuriagerra, Kurro, Delfo, Txanpi eta Kike ziren. 1982ko udan, Xabier Montoia "Gamma"-k taldea utzi eta Gari sartu zen taldean. 1993an, taldeak agur esan zuen, Donostiako Anoeta kiroldegian eskainiriko emanaldian. Oraindik, taldekide batzuek bakarka kantatzen jarraitzen dute: Txanpi Doctor Deseo taldean, Gari bakarka eta Josu Zabala Ajuriagerra Zazpi Eskale eta Gu ta Gutarrak taldeetan.

2022an agur kontzertu berriak iragarri zituzten.

  1. MusikaZuzenean TB # 203 : Hertzainak. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search