Heterosexualitate

Heterosexualitatearen ikurrik zabalduena.

Heterosexualitatea sexu desberdineko pertsonen arteko erakarpen erromantikoa, erakarpen sexuala edo portaera sexuala da. Sexu-orientazio gisa, heterosexualitatea honako hau da: «Sexu desberdineko pertsonenganako erakarpen emozional, erromantiko eta/edo sexualen eredu iraunkorra». Beste modu batera adierazita «Erakarpen horietan, lotutako portaeretan eta atrakzio horiek partekatzen dituzten pertsona-komunitate bateko kide izatean oinarritutako pertsona baten identitate-zentzuari egiten dio erreferentzia»[1]. Bisexualitatea, homosexualitatea eta heterosexualitatea dira sexu-orientazioaren hiru kategoria nagusienak.

Hainbat kulturatan, pertsona gehienak heterosexualak dira[2]. Zientzialariek ez dakite zergatik dagoen sexu-orientazioa, baina teorizatzen dute genetikak, hormonek eta inguruaren influentziak[3][4][5] eragina dutela, eta ez dela aukera aske bat[6].

Heterosexual edo heterosexualitate terminoa gizakiei aplikatu ohi zaie, baina jokabide heterosexuala ugaztun ia guztietan ikusten da, baita beste animalia batzuetan ere.

  1. (Ingelesez) «Answers to Your Questions For a Better Understanding of Sexual Orientation and Homosexuality» https://www.apa.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-11).
  2. (Ingelesez) Bailey, J. Michael; Vasey, Paul L.; Diamond, Lisa M.; Breedlove, S. Marc; Vilain, Eric; Epprecht, Marc. (2016-04-25). «Sexual Orientation, Controversy, and Science» Psychological Science in the Public Interest 17 (2): 45–101.  doi:10.1177/1529100616637616. ISSN 1529-1006. (Noiz kontsultatua: 2019-12-11).
  3. (Ingelesez) Frankowski, Barbara L.. (2004-06-01). «Sexual Orientation and Adolescents» Pediatrics 113 (6): 1827–1832.  doi:10.1542/peds.113.6.1827. ISSN 0031-4005. PMID 15173519. (Noiz kontsultatua: 2019-12-11).
  4. (Ingelesez) Lamanna, Mary Ann; Riedmann, Agnes; Stewart, Susan D.. (2014-01-17). Marriages, Families, and Relationships: Making Choices in a Diverse Society. Cengage Learning ISBN 978-1-305-17689-8. (Noiz kontsultatua: 2019-12-11).
  5. (Ingelesez) Stuart, Gail Wiscarz. (2014-04-14). Principles and Practice of Psychiatric Nursing - E-Book. Elsevier Health Sciences ISBN 978-0-323-29412-6. (Noiz kontsultatua: 2019-12-11).
  6. (Ingelesez) Kersey-Matusiak, Gloria. (2013). Delivering Culturally Competent Nursing Care. Springer Publishing Company ISBN 978-0-8261-9381-0. (Noiz kontsultatua: 2019-12-11).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search