Hezkuntza sistema

Hezkuntza sistema gizarteak bere kideen hezkuntzarako eratzen dituen erakunde, eragile eta prozesuen multzoa eta horien antolakuntza da. Egun, hezkuntza sistema formalak dira nagusi, pertsonaren hezkuntza-ibilbidea guztiz zehazten duten hezkuntza-mailak, curriculum eta bestelako arauak ezarriz, gehienetan estatuek ezarritakoak gizarte eta sistema sozioekonomikoaren beharrizanen arabera. Halatan, adibidez, Frantziako hezkuntza sistema esamoldea erabiltzen da frantziar estatuan indarrean dagoen hezkuntza antolakuntza izendatzeko.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search