Soziologia |
Aspektu orokorrak |
---|
Gizarte ikerkuntza |
Alorrak edo gertuko alorrak |
Kriminologia · Demografia |
Kategoriak eta zerrendak |
|
Hezkuntzaren soziologia hezkuntzaren gizarte dimentsioa aztertzen duen soziologiaren arloa da, horretarako soziologiaren kontzeptu, eredu eta teoriak erabiliz. Zehazkiago, hezkuntzaren soziologiaren ikergai garrantzitsuenetako bat eskolaratze publikoaren eta gizarte moderno industrialaren arteko hartu-emana izan da, eta baita helduen irakaskuntzaren nahiz etenik gabeko formazioaren hedapena[1].
Hezkuntza historikoki gizartea hobetzeko tresna gisa ikusi izan da, aurrerapenarekin hertsiki loturik.[2] Hezkuntzari buruzko ikuspegiak, hala ere, anitzak dira, eta are anbibalenteak ere. Askorentzat, horrela, hezkuntza berdintasuna lortzeko tresna da, norbanakoen arazoak gaindituz. Horrekin batera, hezkuntza haurraren gaitasun naturalak "aterarazteko" tresna gisa ere ikusten da, irakaslearen egitekoa lorezainaren lanarekin parekatzen duen metafora erabiliz: irakasleak ikaslearen potentzialtasuna atera besterik ez du egin behar, lorezainak landarearekin egin bezala. Soziologiarentzat, baina, ikuspegi horien guztien gainetik, hezkuntzaren egitekoa gizarte ordena edo oreka mantzentzea da, gizarte erreprodukzioa emanez eta, ondorioz, berdintasun eza bermatuz. Honi buruzko ikuskera, hala ere, desberdina izan daiteke azterketa hezkuntzaren soziologiaren korronte batetik edo bestetik egin.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search