Hispanoamerika

Hispanoamerika
Herrialdeak
1. Administratiboki, berez, Ameriketako Estatu Batuetako estatu elkartua da.
Hispanoamerikar herrialdeak

Hispanoamerika[1] hizkuntza ofizial nagusitzat gaztelania duten Amerikako herrialdeek osatutako lurralde kulturala da. Lurralde horren jentilizioa hispanoamerikar da.

Orotara, 365 milioi biztanle biltzen dituzten 19 herrialdeko lurralde bata. Guztietan, gaztelania da hizkuntza ofizial edo ko-ofiziala, euren hizkuntza tradizionalak hitz egiten duten elkarteekiko kalterik gabe, nagusiki indigenak direnak, batzuetan, hizkuntza hori besterik ez dakitelarik. Hispanoamerikan hitz egiten diren beste hizkuntza batzuk guaraniera, aimara, ketxua, maia, etab... dira.

Hitz hau, Latinoamerika edo Amerika Latindarretik bereizi behar da, azken hitz honek, bere barnean hartzen baititu, baita ere, hauek ere latinetik datozen hizkuntzak diren frantsesa eta portugesa hizkuntza ofizial bezala dituzten amerikako herrialdeak, Brasil eta Haiti kasu. Baita Iberoamerikatik ere, non, kasu honetan, Iberiar Penintsulako herrialdeak eta Espainia eta Portugalengandik independizatu ziren herrialdeak sartzen diren.

RAEaren arabera, espainiarrak hispanoamerikarrak dira, hau, "Espainia gehi Gaztelaniazko hizkerako Amerika" izango bait litzateke. Adibide bezala, Commonwealtha jar daiteke, bere barnean, Erresuma Batua ere hartzen duena, antzinako metropolia. Hau, nazio guztien artean, Espainia bera barne, dagoen lotura kulturalengatik da, hizkuntzan, tradizioan, erlijioan, folklorean, etab... oinarritua.

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search