Hizkuntzaren prozesamendu

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Hizkuntza prozesamendu naturala: komunikazioaren iraultza?

Hizkuntzaren prozesamendua (ingelesez, NLP - Natural Language Processing edo Computational Linguistics) informatika, adimen artifizial eta hizkuntzalaritzaren alorra da, hizkuntzalaritza konputazionaleko ingeniaritza lantzen duena. Hizkuntzaren bidez pertsona eta makinen arteko komunikazioa, baita pertsonen artekoa ere, errazteko tresna konputazionalak ikertzeaz arduratzen da.

Hizkuntzaren prozesamendua izenarekin ezagutzen dugunari hizkuntzalaritza konputazionala ere esaten zaio askotan, hitz biak ia sinonimotzat har daitezke. Batzuetan hizkuntzalaritza konputazionala terminoa lehenesten da hizkuntzalaritzaren ikuspuntua azpimarratzeko, eta hizkuntzaren prozesamendua, aldiz, ikuspuntu teknologikoa azpimarratzeko, baina bereizketa hori ez da zurruna. Bestalde, Ingelesezko Wikipedian Computational_linguistics (Hizkuntzalaritza Konputazionala) kategoriaren barruan Natural Language Processing (Hizkuntzaren prozesamendua) eta Speech Recognition (Hizketaren tratamendua) kategoriak bereizten dira, nonbait hizkuntzaren prozesamendua hizkuntza idatziarekin lotuz, eta hizketaren tratamendua ahozkoarekin, baina gero erabilera mailan Computational linguistics eta Natural Language Processing kontzeptuen arteko bereizketa hori ez dago hain garbi. Euskaraz Hizkuntza naturalaren prozesamendua edota Lengoaia naturalaren prozesamendua ere erabili izan dira aurreko urteetan, baina joera dago azken bi izen horiek baztertzeko, eta hizkuntzaren prozesamenduaren erabilera lehenesteko.


« Hizkuntza berez datorkigun zerbait dela uste dugu, eta erraz sortzen dugula, arnasa hartzea edo oinez ibiltzea bezala. Baina dirudiena baino askoz eragiketa konplexuagoa da hitz egitea. Hitz egiten ari garenean, adierazi nahi ditugun esanahiak hizkuntza-forma bihurtzen ditugu, eta hizkuntza-forma horiek soinu/irudien bidez igortzen ditugu. Era berean, hizkuntza hori ulertzeko, gure begi/belarriek seinale bat dekodifikatu behar dute lehenengo, horri dagokion hizkuntza-forma aurkitu eta hizkuntza-forma horrek daraman esanahia jaso. Hori guztia burmuinak egiten du, baina prozesu horretan eragin handia daukate beste hamaika faktorek. »

Itziar Laka[1]


  1. «Hizkuntzaren prozesamendua [Sareko Euskal Gramatika»] www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search