Hori

Artikulu hau koloreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Horia (argipena)».
Horia
 
Kolore koordenatuak
Uhin-luzera ~570–580 nm
Hamaseitarra #FFFF00
RGB (r, g, b) (255, 255, 0)
CMYKN (c, m, y, k) (0, 0, 255, 0)
HSV (h, s, v) (60°, 100%, 100%)

Horia oinarrizko koloreetako bat da, espektro ikusgaian berdearen eta laranjaren artean kokatua. Limoi helduaren, ekilorearen eta urrearen kolorea da.

Horia izena espektro optikoaren barnean uhin-luzera 565-590 nanometrokoa duen kolore multzoari dagokio. Hiru oinarrizko koloreetako bat da sintesi kengarrian. Arte plastikoetan horiaren kontrako kolorea lila dela jotzen da, kolore desberdintasunagatik. Industrian horia beltzarekin erabiltzen da larritasuna adierazteko, kontraste handiena eskaintzen duten koloreak direlako.

RAL kolore sisteman horiak 1001 eta 1099 artekoak dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search